Berriak

Atzealdea

Gaixotasun arraroen kontrako botikak egiteko enpresa bat sortu du CIC bioGUNEk

Gaixotasun arraroen kontrako botikak egiteko enpresa bat sortu du CIC bioGUNEk

10.10.2016

CIC bioGUNEk, arrisku-kapitaleko CRB Inverbío-k, Kereon Partners-ek eta zenbait inbertitzaile pribatuk sortu dute Atlas Molecular Pharma enpresa, jatorri metabolikoko gaixotasun arraro batzuen kontrako botikak sortzeko; besteak beste, Porfiria eta Creutzfeldt-Jakoben gaixotasunen aurkakoak.

Enpresa-ekimen horren helburua hau da: txaperona farmakologikoak hautemateko plataforma teknologiko bat garatzea, hau da, gaixotasun arrarotzat jotzen diren patologien garapenean esku hartzen duten entzimak aldatzeko eta haiei egonkortasuna emateko gaitasuna duten molekula selektiboak hautemateko plataforma.

Jatorria: Estrategia

Jatorri-data: 27.09.2016


Berri bilatzailea