Atzealdea
Grafenozko txalekoak kalashnikovetatik babesteko
Grafenozko txalekoak kalashnikovetatik babesteko
12.05.2016
Espainiako Itsas Armada eta Cartagenako Unibertsitate Politeknikoa (UPCT) proiektu esperimental bat egiten ari dira grafenoz egindako txalekoen erabilera probatzeko. Hain gogorrak izango dira, ezen AK-47 (kalashnikov) fusilen tiroei eutsi ahal izango baitie. AK-47 fusila, Bigarren Mundu Gerraz geroztik, gatazka belikoetan eta eraso terroristetan gehien erabiltzen den arma da.
Proiektua, ‘Grafenoaren aplikazioak defentsarako ekipo pertsonaletan’ izenekoa, Defentsa Ministerioak hautatu du bere soldaduetan probatzeko eta grafenoa eta haren aplikazio ugariak aztertzeko.
Jatorria: La Razón
Jatorri-data: 02.05.2016