Algekin egindako ur-botila berri jangarriak
Algekin egindako ur-botila berri jangarriak
01.10.2015
Skipping Rocks Lab-ek egin du, kaltzio kloruro bat eta algetan dauden sodio-oinarriko beste gai kimiko batzuk erabiliz. Baliteke bitxia, garestia eta elementu arraro eta toxikoz beteta dagoelako itxura ematea. Baina oso gauza erraza da, askoz gutxiago kutsatzen du eta merkea da, batez ere.
Kapsula bakoitza fabrikatzea 0,008 euro kostatzen da. Hau da, plastikoa baino askoz gutxiago. Gainera, Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren inbertsio-sari bat irabazi berri du Skipping Rocks Lab-ek; beraz, 20.000 euro gehiago dituzte, teknika ekologikoagoekin edukiontziak, botilak eta ontziak sortzeko modu berriak ikertzeko.
Hain zuzen, dagoeneko ur-tanta horientzako edukiontziak aztertzen ari dira. Orain arte emaitzarik onena eman duenak laranja-itxura du; laranja-atalen ordez, ordea, miniedukiontzi horiek ditu.
Jatorria: Computer Hoy
Jatorri-data: 23.09.2015