BMWk eta Baidu-k auto autonomo bat prest izango dute urtea bukatu baino lehen
BMWk eta Baidu-k auto autonomo bat prest izango dute urtea bukatu baino lehen
29.06.2015
Ibilgailuaren diseinuaren helburua ez da gidariaren lekua hartzea, gidariari ahal duen guztian laguntzea baizik. Gidaria ordezkatzeko teknologia esku artean dutela dirudien arren, ekoizle askok(Tesla, adibidez) pausoz pauso joatea erabaki dute , legediei eta agertuz joango diren arazoei —hala nola istripuen erantzukizuna— aurre egin gabe.
Araudiari dagokionez, baliteke garapena errazagoa izatea Txinako enpresentzat Ipar Amerikako edo Europakoentzat baino, zeren eta, gobernuari sistema horiek garatzea eta eremu errealetan probatzea interesatzen bazaio, oztopo gutxiago jarriko baititu eta malguagoa izango baita.
Baidu oso indartsua da, halaber, Google nagusi den eremuan, mapeneremuan, hain zuzen. Hori ezinbestekoa da auto autonomoek funtzionatuko badute. Iaz 10 milioi dolar inbertitu zituen IndoorAtlasFinlandiako konpainian, eta bere sistema eragile propioa du Txinan.
Jatorria: Xataka
Jatorri-data: 10.06.2015