Apple-k alde batera utzi du sekretismoa: adimen artifizialaren esparruan egiten dituen ikerketa batzuk argitaratzen hasiko da
Apple-k alde batera utzi du sekretismoa: adimen artifizialaren esparruan egiten dituen ikerketa batzuk argitaratzen hasiko da
14.12.2016
Enpresak erabaki hori hartu du adimen artifizialean Google-rekiko edo Amazon-ekiko duen desabantaila geldiarazten saiatzeko.
Adimen-sailak argitaratu ahal izango ditu bere txostenak deep learning-a bizkorrago garatu dadin —deep learning-a, besteak beste, Siri-n (iPhone-aren ahots bidezko laguntzailea) erabiltzen da—. Apple-k arazoak zituen langile talentudunak kontratatzeko, jakinik langile horiek ezingo zutela aldizkari zientifikoetan argitaratu, ez eta beste ikerketa-zentro batzuekin lankidetzan aritu ere, eta horrek mesede egiten zien enpresa lehiakideei, hala nola Google-ri eta Amazon-i.
Jatorria: elespanol.com
Jatorri-data: 06.12.2016