Atzealdea
Alemaniak makina-erreminten bigarren esportatzailea izaten jarraitzen du munduan
Alemaniak makina-erreminten bigarren esportatzailea izaten jarraitzen du munduan
08.04.2016
2015ean makina-erreminten esportazioak %4 hazi ziren Alemanian. “Esportazioen proportzioa ia %70 da eta, proportzio horrekin, munduko merkatua eszenatokirik garrantzitsuena da sektorearen arrakasta komertzialerako. Eta iaz, berriro ere, oso ondo funtzionatu zuen”, adierazi du Wilfried Schäferrek, VDW makina erreminten eraikitzaileen elkarte alemaniarreko zuzendari exekutiboak. Guztira 9.400 milioi euroren esportazioak egin ziren, 2012an lortutako errekor historikotik pixka bat gutxiago, orduan 9.560 milioi euroren esportazioak izan baitziren. Japonian baino 180 milioi euro gutxiagorekin soilik, Alemaniak berriro ere munduko bigarren lekua hartu zuen.Jatorria: Izaro
Jatorri-data: 20.03.2016