Nola eragingo dio enplegu-sorrerari etorkizuneko industriak?
Nola eragingo dio enplegu-sorrerari etorkizuneko industriak?
30.08.2016
Azterketa horren arabera, 2,7 milioi lan suntsituko dira Europan produktibitatearen ondorioz, eta beste hainbeste beste eskualdeekiko lehiakortasun-galeragatik. 2035erako, enpresa industrialen erdiak baino ez dira izango gai 4.0 Industriaren ahalmena baliatzeko. Gainerakoek eskura dauden teknologietako batzuk erabiliko dituzte.
Etorkizunean sortuko diren lan berriak zerbitzuetan nahiz manufakturan sortutako balioaren ondorio izango dira. Hain zuzen, sortuko diren 10 milioi lan berrietatik ia 7 oraindik existitzen ez diren zerbitzuek sortuko dituzte. Enplegu industrialak ere gaur egungoen aldean oso desberdinak izango dira, gaur egungoen oso bestelako negozio-ereduetan oinarrituta egongo baitira.
Jatorria: Innobasque
Jatorri-data: 27.07.2016