Berriak

Atzealdea

Turbina eoliko hauei zerbait falta al zaie? Ala beharbada ez?

Turbina eoliko hauei zerbait falta al zaie? Ala beharbada ez?

29.06.2015

Imagen Listado Noticia

Vortex Bladeless izeneko Espainiako enpresa batek iraultza txiki bat ekarri nahi du eremu horretara, orain arte ezagutzen dugunaren aldean guztiz ezberdina den turbina eoliko bati esker. Turbina horietako bat ikustean, galdera hau entzuten da beti: non daude palak?

Inon ez, ez dago palarik. Diseinuari dagokionez, orratz erraldoi baten itxura du, baina turbina tradizionalen helburu bera du: brisaren eta haizearen abiadura energia bihurtu eta sare elektrikoan erabili ahal izatea. Aire-korronte horiek jasotzeko modua, dena dela, oso bestelakoa da.

Jatorria: Xataka

Jatorri-data: 13.05.2015


Berri bilatzailea